7 Etzaretela bada hequin parçonér.
8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:
9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)
10 Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den.
11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.
12 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.
13 Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.