11 Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.
12 Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.
13 Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.
14 Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:
15 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.
16 Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen.
17 Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza.