21 Pierrisec bada iautsiric Cornelioz harengana igorri içan ciraden guiçonetara, erran ceçan, Huná, ni naiz çuec galdez çaudetena: cer da causá ceinagatic hemen baitzarete?
22 Eta hec erran ceçaten, Cornelio centenera, guiçon iustoa eta Iaincoaren beldurra duena, eta Iuduén natione guciaz testimoniage duena, diuinoqui Aingueru saindu batez aduertitu içan duc erekar ençan hi bere etchera, eta minçatzen ençun ençan.
23 Barnera deithuric bada recebi citzan hec ostatuz eta biharamunean Pierris ioan cedin hequin, eta Ioppeco anayetaric batzuc compainia eguin cieçoten.
24 Eta biharamunean sar citecen Cesarean. Eta Cornelio hayén beguira cegoen, bere ahideac eta adisquide familiarac deithuric.
25 Eta guertha cedin Pierris sartzen cen beçala, Cornelio aitzinera ilki baitzequión, eta bere buruä haren oinetara egotziric, adora ceçan.
26 Baina Pierrisec goiti ceçan hura, cioela, Iaiqui adi neuror-ere guiçon nauc.
27 Eta harequin minço cela sar cedin, eta eriden ceçan anhitz gende hara bilduric: