30 Orduan Cornelioc dio, Laur egun dic ordu hunetarano bainincen barur, eta bedratzi orenetan niangoán, othoizte eguiten neure etchean: eta huná, guiçombat presenta ciedián ene aitzinean, arguitzen çuen veztiduratan:
31 Eta erran cieçán, Cornelio, ençun içan duc hire orationea, eta hire elemosynác memoriotan dituc Iaincoaren aitzinean.
32 Igorrac bada Ioppera, eta dei eraci eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena: hura duc ostatuz Simon larru appainçalearen etchean itsas aldean: hura dathorrenean minçaturen çaic hiri
33 Halacotz bertan hiregana igorri diat, eta hic vngui eguin duc ceren ethorri aicén. Orain bada gu gucioc gaituc hemen Iaincoaren aitzinean Iaincoaz manatu içan çaizquián gauça guciac ençun ditzagunçát.
34 Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ceçan, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela personén apparentiara beha.
35 Baina natione gucietan hari beldur çayona, eta iustitia eguiten duena, dela haren gogaraco.
36 Gauça haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen çuelaric baquea Iesus Christez, cein baita gucién Iauna.