40 Cein hil vkan baitute çurean vrkaturic, eta hura Iaincoac resuscitatu vkan du hereneco egunean, eta eman manifestatu içateco,
41 Ez populu guciari, baina lehendanic Iaincoaz ordenatu ciraden testimonioey, guri diot ceinéc ian eta edan baitugu harequin hura hiletaric resuscitatu içan den ondoan.
42 Eta manatu gaitu predicatzera populuari eta testificatzera ecen hura dela vicién eta hilén iuge içateco Iaincoaz ordenatua.
43 Huni Propheta guciec-ere testimoniage ekarten draucate, ecen haren icenean bekatuén barkamendua recebituren dutela hura baithan sinhetsiren duten guciéc.
44 Oraino Pierrisec propos hauc eduquiten cituela, iauts cedin Spiritu saindua hitz haur ençuten çuten gucién gainera.
45 Eta mirets ceçaten Circoncisioneco fidel Pierrisequin ethorriéc, ceren Gentilén gainera-ere Spiritu sainduaren dohaina erautsi içan baitzen.
46 Ecen ençuten cituzten hec lengoagez minçatzen eta Iaincoaren laudatzen.