12 Eta erran cieçadan Spirituac hequin ioan nendin, dudaric eguin gabe. Eta ethor citecen enequin sey anaye hauc-ere, eta sar guentecen guiçonaren etchean:
13 Eta conta cieçagun nola ikussi çuen Ainguerubat bere etchean, presentatzen çayola eta ciotsala, Igorrac cembaterebeit gende Ioppera, eta erekarrac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena.
14 Harc erranen drauzquic hitzac, ceinéz saluaturen baitaiz, eta hi eta hire etche gucia.
15 Eta minçatzen has nendinean, iauts cedin Spiritu saindua hayén gainera, hatsean gure gainera-ere iautsi cen beçala.
16 Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola cioen, Ioannesec batheyatu vkan du vrez baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz.
17 Bada guri bay dohain bera Iaincoac eman drauenaz gueroz, guc Iesus Christ Iauna baithan sinhetsi vkan baitugu: ni nor nincén empatcha neçan Iaincoa?
18 Orduan gauça hauc ençunic amatiga citecen, eta glorifica ceçaten Iaincoa, erraiten çutela, Beraz Gentiley-ere Iaincoac eman draue emendamendua vicitze vkaiteco.