6 Hartara beguiac eçarriric gogoa eta ikus neçan lurreco animal laur oindunetaric, eta bassa bestietaric, eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric:
7 Eta ençun neçan vozbat niri erraiten cerautala, Iaiqui adi Pierris, hil eçac eta ian eçac.
8 Eta erran neçan, Ez Iauna: ecen gauça communic edo satsuric eztuc egundano sarthu ene ahoan.
9 Eta ihardets cieçadan vozac berriz cerutic, Iaincoac purificatu duena, hic ezteçála satsu.
10 Eta haur eguin cedin hiruretan: eta harçara retira citecen gauça hauc guciac cerurát.
11 Guero huná, moment berean hirur guiçon presenta citecen ni nincen etchera, Cesareatic enegana igorriac.
12 Eta erran cieçadan Spirituac hequin ioan nendin, dudaric eguin gabe. Eta ethor citecen enequin sey anaye hauc-ere, eta sar guentecen guiçonaren etchean: