2 Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen çutela eta barur ciradela, erran ceçan Spiritu sainduac, Separa ietzadaçue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat.
3 Orduan barur eta othoizte eguinic, eta escuac hayén gainean eçarriric, igor citzaten.
4 Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera.
5 Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ceçaten Iaincoaren hitza Iuduén synagoguetan: eta baçutén Ioannes-ere lagun.
6 Guero Islá Paphorano trebessatu çutenean, eriden ceçaten Iudu propheta falsu encantaçalebat, Bariesu deitzen cenic,
7 Cein baitzén Sergio Paul proconsularequin. guiçon çuhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren ençuteco desira çuen.
8 Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz.