25 Eta acabatzen çuenean Ioannesec bere cursua, erran ceçan, Nor naicela vste duçue? ez naiz hura ni, baina huná, ethorten da ene ondoan, ceinen oinetaco çapatá ezpainaiz digne lacha deçadan.
26 Guiçon anayeác, Abrahamen arraçaco semeác, eta çuen artean Iaincoaren beldurra dutenác, çuey saluamendu hunetaco hitza igorri içan çaiçue.
27 Ecen Ierusalemeco habitantéc eta hayén gobernadoréc hura eçagutzen etzutelaric condemnaturic, Prophetén hitz Sabbath guciaz iracurtzen diradenac complitu vkan dituzté.
28 Eta eceinere heriotaco causaric hartan eriden gabe Pilate requeritu vkan duté hura hil leçan.
29 Eta complitu cituztenean harçaz scribatu ciraden gauça guciac, çuretic kenduric, eçar ceçaten monument batetan.
30 Baina Iaincoac resuscitatu vkan du hura hiletaric.
31 Eta ikussi içan da anhitz egunez, harequin batean Galilearic Ierusalemera igan içan ciradenéz, eta dirade haren testimonio populua baithara.