28 Eta eceinere heriotaco causaric hartan eriden gabe Pilate requeritu vkan duté hura hil leçan.
29 Eta complitu cituztenean harçaz scribatu ciraden gauça guciac, çuretic kenduric, eçar ceçaten monument batetan.
30 Baina Iaincoac resuscitatu vkan du hura hiletaric.
31 Eta ikussi içan da anhitz egunez, harequin batean Galilearic Ierusalemera igan içan ciradenéz, eta dirade haren testimonio populua baithara.
32 Guc-ere denuntiatzen drauçuegu çuey gure Aitéy eguin içan çayen promessaz den becembatean:
33 Ecen hura Iaincoac complitu drauela hayen haourrey, cein baicara gu, Iesus resuscitaturic, bigarren Psalmuan-ere scribatua den beçala, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.
34 Eta eracusteco resuscitatu duela hura hiletaric guehiagoric sepulchrera ez itzultzecotan, hunela erran vkan du, Emanen drauzquiçuet çuey Dauid-en saindutassun segurac.