36 Ecen segur Dauid bere demborán Iaincoaren conseillua cerbitzaturic, lokartu içan da, eta bere aitequin eçarri içan da, eta ikussi vkan du corruptione.
37 Baina Iaincoac resuscitatu duenac eztu ikussi vkan corruptioneric.
38 Iaquiçue bada guiçon anayeác, ecen huneçaz bekatuén barkamendua declaratzen çaiçuela:
39 Eta Moysesen Legueaz iustificatu ecin içan çareten gauça gucietaric, huneçaz, sinhesten duen gucia iustificatzen dela.
40 Gogoauçue bada Prophetetan erran içan dena guertha eztaquiçuen.
41 Ikussaçue menospreçatzaleác, eta mirets eçaçue, eta vrt çaitezte, ecen obrabat eguiten dut nic çuen egunetan, obrabat diot cein ezpaituçue sinhetsiren baldin nehorc conta badieçaçue.
42 Guero ilki ciradenean Iuduén synagogatic, othoi citzaten Gentiléc hurreneco Sabbathoan hitz hauc hæy declara lietzén.