47 Ecen hala manatzen draucu Iaunac, dioela, Ordenatu aut hi Gentilén argui içateco, saluamendu aicençat lurraren bazterrerano.
48 Eta Gentilac haur çançutenean aleguera citecen, eta glorifica ceçaten Iaunaren hitza: eta sinhets ceçaten vicitze eternalecotzat ordenatu ciraden guciéc.
49 Eta auançatzen cen Iaincoaren hitza comarca hartan gucian.
50 Eta Iuduéc incita citzaten emazte deuot eta honest batzu, eta hirico principalac, eta eraguin ceçaten persecutione Paulen eta Barnabasen contra, eta egotz citzaten bere comarquetaric campora.
51 Baina hec berén oinetaco errhautsa inharrossiric hayén contra, ethor citecen Iconiora.
52 Eta discipuluac bethatzen ciraden bozcarioz eta Spiritu sainduaz.