1 Eta guertha cedin Iconion elkarrequin sar baitzitecen Iuduén synagogara, eta minça baitzitecen hala non sinhets baitzeçan Iuduetaric eta Grecoetaric mulço handiac.
2 Baina sinhesteric etzuten Iuduéc incita eta corrumpi citzaten Gentilén bihotzac anayén contra.
3 Bada dembora lucez han egon citecen constantqui minçatzen ciradela, Iaunaren gorthassunez, ceinec testimoniage ekarten baitzaraucan bere gratiazco hitzari, eta emaiten çuen signo eta miraculu eguin ledin hayén escuz.
4 Eta parti cedin hirico gendea bi aldetara, eta batac ciraden Iuduequin, eta berceac Apostoluequin.
5 Baina altchatu ciradenean Gentilac eta Iuduac bere Gobernadorequin hayén iniuriatzera eta lapidatzera: