16 Ceinec iragan demboretan Gentil guciac berén bidetan ebiltera vtzi vkan baititu.
17 Badaric-ere bere buruä eztu testimoniage gabe vtzi, guri vngui eguinez, emaiten drauzquigula cerutic vriac eta sasoin abratsac, eta bethatzen dituela viandaz eta alegrançaz gure bihotzac.
18 Eta gauça hauc erraiten cituztela, nequez amatiga citzaten gendetzeac sacrifica ezliecén.
19 Orduan ethor citecen Antiochetic eta Iconiotic Iudu batzu, hec populua irabaciric eta Paul lapidaturic, herresta ceçaten hiritic campora, vstez hila cen.
20 Baina discipuluac haren ingurura bildu ciradenean, iaiquiric sar cedin hirian: eta biharamunean ioan cedin Derbera Barnabasequin
21 Eta hiri hartan euangelizatu çutenean, eta anhitz iracatsiric itzul citecen Lystrara eta Iconiora eta Antiochera:
22 Confirmatzen cituztela discipuluén gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten çutela, anhitz tribulationez Iaincoaren resumán sarthu behar garela.