9 Hunec ençun ceçan Paul minçatzen, ceinec, hari begui eratchequiric, eta ikussiric ecen fede baçuela sendatu içateco, erran baitzieçon ocengui,
10 Iaiqui adi eure oinén gainera çutic. Orduan hura iauz cedin eta ebil cedin.
11 Eta gendetzéc ikussiric Paulec eguin çuena, altcha ceçaten bere voza, Lycaonico lengoagez, erraiten çutela, Iaincoac guiçonac beçalacaturic iautsi dirade guregana!
12 Eta Barnabas deitzen çutén Iupiter: eta Paul, Mercurio: ceren harc hitza ekarten baitzuen.
13 Eta Iupiter-en sacrificadoreac (cein baitzén hayén hiri aitzinean) cecen coroatuac borthaitzinerano ekarriric, nahi çuen populuarequin sacrificatu.
14 Baina hori ençunic Apostoluac, Barnabas eta Paul, bere arropác çathituric oldar citecen populuaren artera, oihuz ceudela.
15 Eta erraiten çutela, Guiçonác, cergatic gauça horiac eguiten dituçue? çuec çareten affectione beren suiectioneco guiçonac gara, declaratzen drauçuegula, horrelaco gauça vanoetaric conuerti çaitezten Iainco viciagana, ceruä eta lurra eta itsassoa, eta hetan diraden gauça guciac eguin dituenagana: