16 Guero itzuliren naiz, eta berriz edificaturen dut Dauid-en tabernacle eroria, eta haren ruinác berriz edificaturen ditut, eta berriz altchaturen dut hura.
17 Requeri deçatençát goitico guiçonéc Iauna, eta Gentil guciéc, ceinén gainean inuocatu içan baita ene icena: dio gauça hauc guciac eguin dituen Iaunac.
18 Bethidanic Iaincoac badaçaguzqui bere obra guciac.
19 Harren nic dut estimatzen eztituela nehorc faschatzeco Gentiletaric Iaincoagana conuertitzen diradenac:
20 Baina scribatzeco çayela beguira ditecen idolén satsutassunetaric, eta paillardiçataric, eta gauça ithotic, eta odoletic.
21 Ecen Moysesec haraitzinadanic baditu hirietaric batbederatan hura predicatzen dutenac, synagoguetan Sabbath guciaz iracurtzen denaz gueroz.
22 Orduan nahi vkan dute Apostoluéc eta Ancianoéc Eliça guciarequin, beren artetic guiçon elegituac igor litecen Antiochera Paulequin eta Barnabasequin, hala nola, Iuda icen goiticoz Barsabas deitzen cena, eta Silas, guiçon principalac anayén artean.