26 Baitirade Iesus Christ gure Iaunagatic bere viciac abandonnatu dituztén guiçonac,
27 Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hec-ere gauça berac ahoz contaturen drauzquiçue.
28 Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen:
29 Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela.
30 Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compainiá bilduric eman citzaten letrác.
31 Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen.
32 Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma.