9 Eta eztu differentiaric batre eguin gure eta hayén artean, fedez purificaturic hayén bihotzac
10 Orain bada cergatic tentatzen duçue Iaincoa, discipuluén leppo gainean vztarriaren eçartera, cein ez gure aitéc ez guc ecin ekarri vkan baitugu?
11 Baina Iesus Christ Iaunaren gratiaz sinheften dugu saluaturen garela, hec-ere beçala.
12 Orduan ichil cedin compainia gucia, eta beha çaizten Barnabasi eta Pauli, ceinéc contatzen baitzuten cer signo eta miraculu eguin çuen Iaincoac heçaz Gentilén artean.
13 Eta ichildu ciradenean, ihardets ceçan Iacquesec, cioela, Guiçon anayeác, ençun neçaçue ni,
14 Simonec declaratu vkan du nola lehenic Iaincoac visitatu dituen Gentilac hetaric populubat bere iceneco har leçançat.
15 Eta hunequin accordatzen dirade Prophetén hitzac: scribatua den beçala.