23 Eta anhitz çauri eguin cerauecenean eçar citzaten presoindeguian, manamendu eguinic geolerari, segurqui hec beguira litzan:
24 Ceinec halaco manamendua harturic eçar baitzitzan presoindegui çolán, eta hayén oinác hers citzan cepoaz.
25 Eta gauaren erdian Paulec eta Silasec othoizten eta laudatzen çuten Iaincoa: eta ençuten cituzten estecaturic ceudenéc.
26 Eta subitoqui lur ikaratze handibat eguin cedin, hala non iharros baitzitecen presoindegui fundamentac: eta bertan irequi citecen bortha guciac, eta gucién estecailluac lacha citecen.
27 Orduan iratzarturic geolerac çacusquianean presoindegui borthác irequiac, ezpatá idoquiric bere buruä hil nahi çuen, vstez presoneréc ihes eguin çutén:
28 Baina Paulec oihu eguin ceçan ocengui, cioela, Eztaguioala deus minic eure buruäri: ecen guciac hemen gaituc.
29 Orduan hura argui galdeguinic oldar cedin barnera, eta ikara çabilala egotz ceçan bere buruä Paulen eta Silasen oinetara.