4 Eta hirietan iragaiten ciradela iracasten cituzten hetangoac Ierusalemen ciraden Apostoluéz eta Ancianoéz eguin içan ciraden ordenancén beguiratzen.
5 Bada Eliçác fedean confirmatzen ciraden, eta contua egun guciaz emendatzen cen.
6 Guero iraganic Phrygia eta Galatiaco comarcá, debetatu içan ciraden Spiritu sainduaz hitzaren Asian predicatzetic:
7 Ethorri ciradenean Mysiara, enseyatzen ciraden Bithiniara ioaiten: baina etziecén permetti Spirituac.
8 Baina Mysia iraganic iauts citecen Troasera.
9 Eta visionebat gauaz aguer cequión Pauli, baitzen hunela, Macedoniaco guiçon-bat presenta cedin haren aitzinean othoitz eguiten ceraucala eta erraiten, Iragan adi Macedoniarat eta aiuta gaitzac.
10 Eta visionea ikussi vkan çuenean, bertan enseya guentecen Macedoniara ioaiten, seguratzen guenela ecen Iaunac deithu guentuela hæy euangelizatzera.