7 Ethorri ciradenean Mysiara, enseyatzen ciraden Bithiniara ioaiten: baina etziecén permetti Spirituac.
8 Baina Mysia iraganic iauts citecen Troasera.
9 Eta visionebat gauaz aguer cequión Pauli, baitzen hunela, Macedoniaco guiçon-bat presenta cedin haren aitzinean othoitz eguiten ceraucala eta erraiten, Iragan adi Macedoniarat eta aiuta gaitzac.
10 Eta visionea ikussi vkan çuenean, bertan enseya guentecen Macedoniara ioaiten, seguratzen guenela ecen Iaunac deithu guentuela hæy euangelizatzera.
11 Partituric bada Troastic, chuchen ethor guentecen Samothracera, eta biharamunean Neapolisera.
12 Eta handic Philipposera, cein baita Macedonia quoartereco lehen hiria, eta da colonia. Eta egon guentecen hiri hartan cembatrebeit egun
13 Eta Sabbath egunean ilki guentecen hiritic campora fluuio bazterrera, non içaten ohi baitzén othoitzá: eta iarriric minça guenquinztén hara bildu içan ciraden emaztey.