19 Eta hatzamanic hura eraman ceçaten Marsen karricara, cioitela, Iaquin ahal deçaquegu ceric den hiçaz erraiten den doctrina berri hori?
20 Ecen gauça arrotz batzu gure beharrietara ekarten dituc: nahi diagu bada iaquin gauça horiac cer erran nahi diraden.
21 (Ecen Atheniano guciac eta han egoiten ciraden arrotzac eçeinere berce gauçatara etziraden applicatzen, cembeit berriren erraitera edo ençutera baicen)
22 Orduan Paulec Marsen karricaren erdian cegoela, erran ceçan, Athenesco guiçonác, gauça gucietan deuotegui beçala ikusten çaituztet çuec.
23 Ecen iragaiten naicela eta çuen deuotioneac contemplatzen ditudala eriden-ere badut aldarebat, ceinetan scribatua baitzén, Iaincoa eçagun gabeari. Bada eçagutu gaberic ohoratzen duçuen hura nic denuntiatzen drauçuet:
24 Mundua eta hartan diraden gauça guciac eguin dituen Iaincoa, ceruären eta lurraren Iaun delaric, ezta escuz eguin templetan habitatzen.
25 Eta ezta guiçonén escuz cerbitzatzen deusen behar beçala, ikussiric ecen berac emaiten drauztela guciey vicia eta respirationea eta gauça guciac.