13 Orduan enseya citecen hara huna ebilten ciraden Iudu exorcista batzu spiritu gaichtoac cituztenén gainean Iesus Iaunaren icenaren inuocatzen, erraiten çutela, Coniuratzen çaituztegu Paulec predicatzen duen Iesusen partez.
14 (Eta ciraden Sceua Iudu Sacrificadore principalarenic çazpi seme, haur eguiten çutenac)
15 Baina ihardesten çuela spiritu gaichtoac, erran ceçan, Iesus eçagutzen diat, eta Paul baceaquiat nor den: baina çuec nor çarete?
16 Eta oldarturic hetara spiritu gaichtoa çuen guiçonac, eta hæy garaithuric, bortcha eguin ceçan hayén contra: hala non biluzgorriric eta çaurthuric ihes eguin baitzeçaten etche hartaric.
17 Eta haur ethor cedin gucién eçagutzera hambat Iuduen nola Greco Ephesen habitatzen ciradenénera: eta eror cedin beldurra hayen gucien gainera, eta magnificatzen cen Iesus Iaunaren icena.
18 Eta sinhetsi çutenetaric anhitz ethorten ciraden confessatzen eta declaratzen cituztela bere eguinac.
19 Arte curiositatezcoz vsatu vkan çutenec-ere, anhitzec bere liburuäc ekarriric erre citzaten gucién aitzinean: eta hayén valioa estimaturic eriden ceçaten berroguey eta hamar milla dinerorena.