20 Hala botheretsuqui augmentatzen cen Iaunaren hitza eta confirmatzen.
21 Gauça hauc hunela complitu ciradenean delibera ceçan Paulec Spirituaz, Macedonia eta Achaia iraganic Ierusalemera ioaitera, cioela, Han içan ondoan, Roma-ere ikussi behar dut.
22 Eta igorriric Macedoniara aiutatzen çutenetaric biga baitziraden Timotheo eta Erasto, bera gueldi cedin dembora batetacotz Asian.
23 Baina eguin cedin dembora hartan truble handibat doctrinaren causaz.
24 Ecen Demetrius deitzen cen cilharguile, Dianaren cilharrezco templetchoguile batec, anhitz irabaz eraciten cerauen officiocoey:
25 Hec bilduric, eta halaco gaucetaco officier ciradenac, erran ceçan, Guiçonác, badaquiçue ecen officio hunetaric heldu diradela gure onac:
26 Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac.