25 Hec bilduric, eta halaco gaucetaco officier ciradenac, erran ceçan, Guiçonác, badaquiçue ecen officio hunetaric heldu diradela gure onac:
26 Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac.
27 Eta peril da ez solament gure gauça descrida dadin, baina are Diana handiaren templea guehiagoric deus estima eztadin, eta deseguin eztadin haren maiestate Asia guciac eta munduac ohoratzen dutena.
28 Eta gauça hauc ençunic, eta hiraz betheric oihuz iar citecen, Ephesianoen Diana handiá!
29 Eta bethe cedin hiri gucia confusionez, eta oldar citecen gogo batez theatrera, harturic Gayo eta Aristarche Macedonianoac, Paulen bideco lagunac.
30 Eta Paul populua baithara sarthu nahi cenean, etzeçaten vtzi discipuluéc.
31 Baina Asiaco principaletaric batzuc-ere, nola baitziraden haren adisquide, harengana igorriric othoitz ceguioten, ez ledin theatrera presenta.