20 Iguzquia cambiaturen date ilhumbetara, eta ilharguia odoletara, Iaunaren egun handia eta notablea dathorren baino lehen.
21 Eta içanen da norc-ere inuocaturen baitu Iaunaren icena, saluaturen baita haina.
22 Israeltar guiçonác, ençun itzaçue hitz hauc: Iesus Nazarenoa, guiçon Iaincoaz approbatua çuec baithan obra excellentez eta miraculuz eta signoz, cein eguin baititu Iaincoac harçaz çuen artean, ceuroc-ere daquiçuen beçala:
23 Haur, Iaincoaren confeillu arrastatuz eta prouidentiaz emana hartu cindutenean, gaichtoén escuz crucificaturic hil vkan duçue.
24 Cein Iaincoac resuscitatu baitu, herioaren doloreac lachaturic, ceren ezpaitzén possible hura harçaz, eduqui ledin.
25 Ecen Dauid-ec erraiten du harçaz, Contemplatzen nuen Iauna neure aitzinean bethiere: ecen neure escuineco aldean daut higui eznadin
26 Halacotz alegueratu da ene bihotza, eta boztu da ene mihia, eta are guehiago ene haraguia paussaturen da sperançatan.