29 Ecen nic badaquit haur, sarthuren diradela ene ioan ondoan otso dorpeac çuen artera, guppida eztutelaric arthaldea.
30 Eta ceuron artetic iaiquiren dirade guiçonac denuntiatzen dituztela gauça gaichtoac, discipuluac bere ondoan erekar ditzatençát.
31 Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic.
32 Eta orain-ere, anayeác, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu çuen edificatzen acabatzeco, eta çuey saindu guciequin heretagearen emaiteco.
33 Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu.
34 Baina ceuroc badaquiçue nola ene, eta enequin ciradenén behar ciraden gauçác fornitu vkan dituztén escu hauèc.
35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.