14 Bada, hari burutan ecin eman gueneçaqueonaren gainean, vtzi gueneçan, erraiten guenduela, Iaunaren vorondatea eguin dadila.
15 Eta cembeit egunen buruän gure hatuac harturic igan guentecen Ierusalemera.
16 Eta ethor citecen discipuluetaric-ere batzu Cesareatic gurequin çacarqueitela berequin Mnason Cypriano iaquin-bat, discipulu ancianoa, cein baithan ostatuz behar baiquenen.
17 Bada ethorri guenenean Ierusalemera, gogotic recebi guençaten anayéc.
18 Eta biharamunean sar cedin Paul gurequin Iacques baithara, eta Anciano guciac hara bil citecen.
19 Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentilén artean haren ministerioz eguin cituen gauçác.
20 Eta hec ençun citzatenean, glorifica ceçaten Iauna, eta erran cieçoten, Anayé, badacussac cembat milla diraden Iudu sinhetsi dutenac: eta guciey baitacheté Iaincoaren zeloa.