4 Eta present ciradenéc erran ceçaten, Iaincoaren Sacrificadore subiranoa iniuriatzen duc?
6 Eta erran ceçan Paulec, Anayeác, ez naquian Sacrificadore subirano cela: ecen scribatua da, Eure populuaren princeaz eztuc gaizqui erranen. Eta iaquin çuenean Paulec ecen partida bata cela Sadduceuetaric, eta bercea Phariseuetaric, oihuz iar cedin conseilluan, Guiçon anayeác, ni Phariseu naiz, Phariseu seme: hilén sperançáz eta resurrectioneaz ni accusatzen naiz.
7 Eta haur erran çuenean, eguin cedin seditione Phariseuén eta Sadduceuén artean: eta çathi cedin biltzarrea.
8 Ecen Sadduceuéc erraiten dute eztela resurrectioneric, ez Aingueruric ez spirituric: baina Phariseuéc bata eta bercea aithor dituzté.
9 Eta eguin içan cen heyagora handibat: orduan Phariseuén alde ciraden Scribác iaiquiric baciharducaten, erraiten çutela, Eztugu deus gaitzic eriden guiçon hunetan, baina baldin spiritubat edo Ainguerubat minçatu baçayó ezgaitecela Iaincoaren contra batailla.
10 Eta seditione handi eguin içanic, Capitainac beldurturic, heçaz Paul çathica ledin, mana ceçan gendarmesac iauts litecen hayén artetic haren harapatzera eta fortaleçara eramaitera.
11 Eta ondoco gauèan Iaunac, hari presentatzen çayola, erran cieçón, Paul, auc bihotz on: ecen nola testificatu baituc niçaz Ierusalemen, hala behar duc Roman-ere testificatu.