13 Eta ecin phoroga citzaqueé ni orain accusatzen nauten gauçác.
14 Baina haur aithortzen drauät, ecen secta deitzen duten bide haren arauez, hunela dudala neure aitén Iaincoa cerbitzatzen, sinhesten ditudalaric Leguean eta Prophetetan scribatuac diraden gauça guciac.
15 Eta sperança dudalaric Iaincoa baithan, içanen dela hilén resurrectionea, hambat iustoena nola iniustoena, ceinen beguira berac-ere baitaude.
16 Halacotz pena-ere eçarten diát, conscientiá dudan Iaincoagana eta guiçonetara trebucu gabe bethiere.
17 Eta anhitz vrtheren buruän, ethorri içan nauc neure nationera elemosyna eta oblatione eguitera.
18 Ordu hartan eriden nié purificatua templean, ez ordea gendetzerequin, ezeta tumulturequin, Asiaco Iudu batzuc.
19 Ceinéc behar baitzutén hire aitzinean comparitu, eta ni accusatu, baldin deus ene contra baçutén.