15 Nic orduan erran nieçán, Nor aiz Iauna? Eta harc erran cieçadán, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana.
16 Baina iaiqui adi, eta ago çutic eure oinén gainean: ecen hunegatic aguertu natzaic, ordena ençadançat ministre eta ikussi dituán eta aguerturen natzayán gaucen testimonio:
17 Idoquiten audalaric populu horretaric eta Gentiletaric, ceinetara orain igorten baihaut, 18 Irequi ditzançat hayén beguiac, conuerti ditecençát ilhumbetic arguira, eta Satanen botheretic Iaincoagana, recebi deçatençát bekatuen barkamendua, eta çorthea sanctificatuén artean, ni baithango fedeaz.
19 Hunegatic, o Regue Agrippá, eznitzayoc desobedient içan cerutico visioneari.
20 Baina Damascen ciradeney lehenic, eta Ierusalemen, eta Iudeaco comarca gucian ciradeney, guero Gentiley-ere predicatu diraueat emenda litecen eta conuerti Iaincoagana, obrác eguiten lituztelaric emendamendutaco digneac.
21 Causa hunegatic Iuduac ni templean hatzamanic enseyatu içan dituc ene hiltzen:
22 Baina Iaincoaren aiutaz aiutatu içanic iraun diát egungo egunerano, testificatzen drauèdala hambat chipiey nola handiéy, eta deus erraiten eznuela Prophetéc eta Moysesec ethorteco ciradela aitzinetic erran dutén gauçaric baicen: