12 Eta Syracusara arriuaturic, han egon guentecen hirur egun.
13 Handic inguru eguinic arriua guentecen Rhegera: eta egun-baten buruän egu-erdi haicea iaiquiric, bigarren egunean ethor guentecen Puzolera:
14 Han anayeac eridenic, othoiztu içan guenén egoitera hequin çazpi egun: eta hala ethor guentecen Romara.
15 Handic anayeac gure berriac ençunic bidera ilki cequizquigun Appioren merkaturano, eta Hirur botiguetarano: hec ikussi cituenean Paulec, Iaincoari esquerrac rendaturic courage har ceçan.
16 Eta ethorri içan guenenean Romara, Centenerac eman cietzón capitain generalari presonerac: baina permetti cequión Pauli bere gain egoitera, hura beguiratzen çuen gendarmesarequin.
17 Hirur egunen buruän dei citzan Paulec Iudu principalac: eta bildu ciradenean erran ciecén, Guiçon anayeác, nic deus eguin ezpadut-ere populuaren contra edo aitén costumén contra, Ierusalemen presonér eguin içanic liuratu içan naiz Romanoén escuetara:
18 Ceinéc examinatu nendutenean largatu nahi vkan bainendutén, ceren heriotaco hoguenic batre nitan etzén.