19 Emenda çaitezte bada, eta conuerti çaitezte, ken ditecençát çuen bekatuac.
20 Refrigeramendutaco demborác ethorri diratenean Iaunaren presentiatic, eta igorri duqueenean çuey aitzinetic erran içan çaiçuena, Iesus Christ:
21 Cein ceruäc eduqui behar baitu, Iaincoac, munduaren hatseandanic Propheta saindu gucién ahoz erran dituen gauça gucién restaurationeco demboretarano.
22 Ecen Moysesec aitey erran vkan draue, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: ençunen duçue hura minçaturen çaiqueçuen gauça gucietan.
23 Eta içanean da, nor-ere Propheta hari behaturen ezpaitzayo, deseguinen baita populuaren artetic.
24 Etare Samuelez guerozco Propheta guciéc, eta gueroz prophetizatu duten guciéc aitzinetic erran-ere badituzte egun hauc.
25 Çuec çarete Prophetén, eta Iaincoac gure aitey ordenatu drauen aliançaren seme, ciotsala Abrahami, Eta hire hacian benedicatuac içanen dituc lurreco familia guciac.