16 Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu.
17 Baina guehiagoric publica eztadin populuaren artean, defenda diecegun mehatchuz, eztaquizquión guehiagoric minça icen horretan nehori-ere.
18 Bada hec deithuric mana citzaten neholetan-ere ezlitecen minça, eta ezleçaten iracats Iesusen icenean.
19 Baina Pierrisec eta Ioannesec ihardesten çutela erran ciecén, Eya Iaincoaren aitzinean gauça iustoa denez lehen çuey obeditzea ecen ez Iaincoari, iugea eçaçue.
20 Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.
21 Orduan hec mehatchurequin vtzi citzaten ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzaqueizten, populuaren causaz, ceren guciéc Iaincoa glorificatzen baitzutén eguin içan cenaz.
22 Ecen berroguey vrthe baino guehiago cituen guiçonac, ceinen gainean sendatzeco signo haur eguin içan baitzén.