21 Orduan hec mehatchurequin vtzi citzaten ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzaqueizten, populuaren causaz, ceren guciéc Iaincoa glorificatzen baitzutén eguin içan cenaz.
22 Ecen berroguey vrthe baino guehiago cituen guiçonac, ceinen gainean sendatzeco signo haur eguin içan baitzén.
23 Eta ioaitera vtzi cituztenean ethor citecen bere gendetara, eta conta ciecén cer-ere Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc erran baitzerauècén.
24 Eta hec ençun cituztenean gogo batez altcha ceçaten voza Iaincoagana, eta erran ceçaten, Iauna, hi aiz ceruä eta lurra, itsassoa eta hetan diraden gauça guciac eguin dituán Iaincoa,
25 Dauid eure cerbitzariaren ahoz erran duana, Cergatic mutinatu içan dirade gendeac, eta populuéc pensatu vkan dituzté gauça vanoac?
26 Bildu içan dirade lurreco regueac, eta princeac elkarrequin bathu içan dirade Iaunaren eta haren Christen contra.
27 Ecen bildu içan dituc eguiaz hire seme saindu Iesusen contra, cein vnctatu baituc, Herodes eta Ponce Pilate Gentilequin eta Israeleco populuarequin.