27 Ecen bildu içan dituc eguiaz hire seme saindu Iesusen contra, cein vnctatu baituc, Herodes eta Ponce Pilate Gentilequin eta Israeleco populuarequin.
28 Eguin leçatençát cer-ere hire escuac eta hire conseilluac lehenetic eguitera determinatu baitzuen.
29 Orain bada Iauna, beha eçac hayén mehatchuetara, eta eman iecéc eure cerbitzariey libertate gucirequin hire hitzaz minça ditecen:
30 Eure escua hedaturic ossassun emaitera, signoac eta miraculuac eguin ditecen Iesus hire Seme Sainduaren icenean.
31 Eta othoitz eguin çutenean, ikara cedin lekua ceinetan bilduac baitziraden: eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta minçatzen ciraden Iaincoaren hitzaz hardieçarequin.
32 Eta aralde sinhetsi vkan çutenén bihotza eta arimá cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric çuela, baina gauça guciac cituztén commun.
33 Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen çutén Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen gucién gainean.