6 Hauc presenta citzaten Apostoluén aitzinera, eta hec othoitze eguinic escuac gainean paussa cietzén.
7 Eta Iaincoaren hitza aitzinaratzen cen, eta haguitz multiplicatzen cen discipuluén contua Ierusalemen: Sacrificadoretaric-ere tropel handiac fedea obeditzen çuen.
8 Eta Estebenec betheric fedez eta botherez, eguiten çuen miraculu eta signo handiric populuan.
9 Eta altcha citecen batzu, Libertinén, eta Cyreneanoén eta Alexandrianoén, eta Ciliciaco eta Asiaco diradenén deitzen den synagogatic, disputatzen ciradela Estebenequin.
10 Eta ecin resisti ceçaqueoten sapientiari eta hura minça eraciten çuen Spirituari.
11 Orduan suborna citzaten guiçon batzu erraiten çutenic, Ençun dugu hori erraiten hitz blasphemiotacoric Moysesen eta Iaincoaren contra.
12 Eta moui citzaten populua eta Ancianoac eta Scribác: eta oldarturic harrapa ceçaten hura, eta eraman ceçaten conseillura.