18 Berce reguebat Ioseph eçagutu etzuenic altcha cedino.
19 Hare gure nationearen contra fineciaz vsatzen çuela, gaizqui tracta citzan gure aitác, bere haourrén heriotara abandonna eraciterano, arraçá falta ledinçát.
20 Dembora hartan sor cedin Moyses, eta cen Iaincoaren gogaraco: cein hirur hilebethez haci içan baitzén bere aitaren etchean.
21 Guero hura abandonnatu içan cenean, era-man ceçan Pharaoren alabác, eta haz ceçan beretaco semetan.
22 Eta instruitu içan cen Moyses Egyptecoen sapientia gucian, eta cen botheretsu erranetan eta eguinetan.
23 Baina bethe çayonean berroguey vrtheren demborá, igan cequión bihotzera bere anayén Israeleco semén, visitatzera ioan ledin:
24 Eta ikussiric iniuria hartzen çuembat, defenda ceçan eta mendeca bidegabe hartzen çuena, Egyptianoa ioric.