2 Eta harc erran ceçan, Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue, Gloriazco Iaincoa aguer cequión gure aita Abrahami Mesopotamian cenean , Charranen habita cedin baino lehen:
3 Eta erran cieçón, Ilki adi eure herritic, eta eure ahaidetaric, eta athor nic eracutsiren drauädan lurrera.
4 Orduan ilkiric Chaldeoén herritic habita cedin Charranen. Eta handic, haren aita hil cenean Iaincoac eraman ceçan hura çuec habitatzen çareten lur hunetara.
5 Eta etzieçón heretageric eman hartan, ez are oinaren bethea-ere: possessionetan hura emanen ceraucala promettatu baceraucan-ere, eta haren haciari haren ondoan, haourric ezpaçuen-ere.
6 Baina hunela erran ceçan Iaincoac, Habitaturen duc hire hacia berceren lurrean: eta han hura suiectionetaco eguinen dié, eta gaizqui tractaturen laur ehun vrthez.
7 Baina hec cerbitzatu duqueiten gendea punituren diat nic, dio Iaincoac: eta guero ilkiren dituc, eta cerbitzaturen nié leku hunetan.
8 Eta eman cieçón Circoncisionezco alliançá: eta hunela Abrahamec engendra ceçan Isaac, eta circoncidi ceçan hura çortzigarreneco egunean: eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob, eta Iacob-ec hamabi Patriarchác.