6 Baina hunela erran ceçan Iaincoac, Habitaturen duc hire hacia berceren lurrean: eta han hura suiectionetaco eguinen dié, eta gaizqui tractaturen laur ehun vrthez.
7 Baina hec cerbitzatu duqueiten gendea punituren diat nic, dio Iaincoac: eta guero ilkiren dituc, eta cerbitzaturen nié leku hunetan.
8 Eta eman cieçón Circoncisionezco alliançá: eta hunela Abrahamec engendra ceçan Isaac, eta circoncidi ceçan hura çortzigarreneco egunean: eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob, eta Iacob-ec hamabi Patriarchác.
9 Eta Patriarchéc inuidiaz mouituric, sal ceçaten Ioseph Egypterát eraman ledinçat: baina Iaincoa cen harequin:
10 Eta idoqui ceçan hura bere tribulatione gucietaric, eta eman cieçón gratia eta sapientia Egypteco regue Pharaoren aitzinean, ceinec ordena baitzeçan hura Egypteco eta bere etche gucico gobernadore.
11 Eta ethor cedin gossetebat Egypteco herri gucira, eta Chanaan-era, eta herstura handia: eta etzutén erideiten iatecoric gure Aitéc.
12 Baina ençun ceçanean Iacob-ec bacela ogui Egypten, igor citzan gure Aitác lehenic.