16 (Ecen oraino hetaric batetara-ere etzén iautsi içan, baina solament batheyatuac ciraden Iesus Iaunaren icenean)
17 Guero paussa citzaten escuac hayén gainean, eta recebi ceçaten Spiritu saindua.
18 Orduan ikussiric Simonec ecen Apostoluen escuen paussatzez emaiten cela Spiritu saindua, diru presenta ciecén.
19 Erraiten çuela, Indaçue niri-ere bothere hori, nori-ere escuac gainean paussaturen baitrautzat, recebi deçan Spiritu saindua.
20 Baina Pierrisec erran cieçón, Hire diruä hirequin gal dadila, ceren estimatu baituc Iaincoaren dohaina dirutan conquestatzen dela.
21 Eztuc hic parteric ez heretageric eguiteco hunetan: ecen hire bihotza eztuc chuchen Iaincoaren aitzinean.
22 Emendadi bada eure malitia horretaric, eta Iaincoari othoitz eguióc, eya, aguian barka lequidianez eure bihotzeco pensamendua.