20 Baina Pierrisec erran cieçón, Hire diruä hirequin gal dadila, ceren estimatu baituc Iaincoaren dohaina dirutan conquestatzen dela.
21 Eztuc hic parteric ez heretageric eguiteco hunetan: ecen hire bihotza eztuc chuchen Iaincoaren aitzinean.
22 Emendadi bada eure malitia horretaric, eta Iaincoari othoitz eguióc, eya, aguian barka lequidianez eure bihotzeco pensamendua.
23 Ecen behaçun gucizco karminean, eta iniquitatezco estecailluan aicela badiacussát.
24 Orduan ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Othoitz eguioçue çuec enegatic Iaunari, erran dituçuen gaucetaric batre guertha eztaquidançát,
25 Hec bada testificaturic eta denuntiaturic Iaunaren hitza, itzul citecen Ierusalemera, eta anhitz Samaritanoén burgutan Euangelioa predica ceçaten.
26 Guero Iaunaren Aingueruä minça cequión Philipperi, cioela, Iaiqui adi, eta habil Egu-erdi alderát, Ierusalemetic Gazara iausten den bidera: hura duc desert: