32 Eta Scripturaco passage iracurtzen çuena, haur cen, Ardibat beçala heriotzera eraman içan da: eta nola bildots-bat motzen duenaren aitzinean mutu baita, hala eztu irequi vkan bere ahoa
33 Haren beheratzean haren iugemendua goratu içan da: baina haren irautea norc contaturen du? ecen altchatzen da lurretic haren vicia.
34 Eta ihardesten ceraucala Eunuchoac Philipperi, erran ceçan, Othoitz eguiten drauat, norçaz Prophetác erraiten du haur? bere buruäz, ala cembeit bercez?
35 Orduan irequiric Philippec bere ahoa eta hassiric Scriptura hunetaric denuntia cieçon Iesus.
36 Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu içatetic?
37 Eta erran ceçan Philippec, Baldin sinhesten baduc eure bihotz guciaz, ahal aite. Eta ihardesten çuela harc erran ceçan, Sinhesten diat Iaincoaren Semea dela Iesus Christ.
38 Eta mana ceçan carriota gueldin ledin: eta iauts citecen biac vrera, Philippe eta Eunuchoa: eta batheya ceçan hura.