1 Anayeác, ene bihotzeco affectione ona eta Iaincoagana Israelgatic eguiten dudan othoitzá da salua ditecen.
2 Ecen testimoniage ekarten drauet, nola Iaincoaren zeloa badutén, baina ez scientiaren araura.
3 Ecen Iaincoaren iustitiá eçagutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu.
4 Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan.
5 Ecen Moysesec-ere scribatzen du Leguetic den iustitiáz, Ecen gauça hec eguinen dituen guiçona, heçaz vicico dela.
6 Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.