6 Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.
7 Edo, nor iautsiren da abysmera? hori duc Christen hiletaric harçara erekartea.
8 Baina cer erraiten du? Hire hurbil duc hitza hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazco hitz predicatzen duguna.
9 Ecen baldin confessa badeçac eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badeçac, ecen Iaincoac hura hiletaric resuscitatu duela, saluaturen aiz.
10 Ecen bihotzez sinhesten da iustificatu içateco, eta ahoz confssione eguiten saluatu içateco.
11 Ecen erraiten du Scripturác, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.
12 Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.