3 Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala.
4 Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera:
5 Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.
6 Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:
7 Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.
8 Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.
9 Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.