6 Ecen halacotz tributac-ere pagatzen dituçue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela.
7 Renda ieceçue bada guciey çor draueçuena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.
8 Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du.
9 Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala.
10 Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da.
11 Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean.
12 Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz.