24 Parti nadinean Espaigniarát, ethorriren naiz çuetara: ecen sperança dut iragaitean ikussiren çaituztedala, eta çueçaz hara guidaturen naicela: baldin lehen çuequin içatez sasituche banaiz.
25 Bada orain banoa Ierusalemerát, sainduey administratzera.
26 Ecen Macedoniacoén eta Achaiacoén placera içan da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera.
27 Ecen hala placer vkan duté, eta çordun-ere badirade hetara: ecen baldin hayén on spiritualetan participant içan badirade Gentilac, hec-ere carnaléz den becembatean aiutatu behar dituzté.
28 Bada haur acabatu duquedanean eta hæy fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniarát ioanen naiçate çuec baitharic.
29 Eta badaquit ecen çuetara ethor nadinean, Christen Euangelioco benedictionearen abundantiarequin ethorriren naicela.
30 Halaber anayeác, othoitz eguiten drauçuet Iesus Christ gure Iaunaz, eta Spirituaren charitateaz, enequin emplega çaitezten, enegatic Iaincoari eguinen drautzaçuen othoitzéz: