1 Gommendatzen drauçuet bada gure arreba Phebe, Cenchreco Eliçaren nescato dena:
2 Hura gure Iaunean recebi deçaçuençát sainduey dagoten beçala, eta assisti çaquizquioten çuen behar içanen den gauça gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa içan da, eta neurorren-ere.
3 Salutaitzaçue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean.
4 Ceinéc ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzté: hæy eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentilén Eliça guciéc-ere bay.
5 Saluta eçaçue hayén etchean den Eliçá-ere Saluta eçaçue Epenet ene maitea, cein baita Achaiaco primitiá Christean.