12 Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.
13 Saluta eçaçue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama.
14 Salutaitzaçue Asyncrito, Phlegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hequin diraden anayeac.
15 Salutaitzaçue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arrebá, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac.
16 Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez.
17 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.
18 Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté.